Ezagutzera eman

BERRIAK

2007/02/23
Arabako Euzko Gaztedik (EGI) ideiak eta hausnarketa trukatzeko parte-hartze foroa proposatzen dizue. Era honetan, gazteen intereseko gaien egoeraren azterketa egin eta proposamenak jaso nahi dira.

Otsailean, martxoan, apirilean eta maiatzean zehar Arabako herrietan izango gara hainbat gai izpide direlarik: drogen kontsumo arduratsua, gazteak eta herriko bizimodua, herrietan parte-hartzea, etxebizitza eta lana. 

EGIk zure kezken eta eskaeren bozgoragailua izan nahi du. Parte hartu!
2007/03/08
Martxoak 8, emakume guztion egutegian morez markatutako eguna da, munduan zehar emakumeen oinarrizko eskubideen defentsan batzen gaituena; ezberdintasun kulturalak, ekonomikoak eta politikoak alde batera utziz. Aurten ere Euzko Gaztedik edozein motako diskriminazioa egunero jasaten duten emakumeekiko solidaritatea berretsi nahi du, eta horrelako egoerak desagertarazteko lan egiten jarrituko du gaztediaren arloan.
2007/04/10
MUGAZ GAINETIK, BAT EGIN DEZAGUN!
2007/04/18
Euskal Herriko leku guztietatik etorritako gazteek bete dituzte Ezpeletako kaleak asteburu honetan. Mugaz gainetik, euskal gazteriaren arteko harremanak sendotzeko okasio ezin hobea izan da.
2007/04/26
Gaur betetzen da Gerra Zibilean Gernika bonbardeatu zutela 70.urte.
Euskal Herrian sekula izan duzun pasartzerik garrantzena zalantzarik gabe!
Euzko Gaztedik egun seinalatu hau aprobetxatu nahi du, inoiz baino ozenago era guztietako biolentzia gaitzesteko.
2007/05/07
Maiatzaren 11n. Gazteizko Cool Aretoan. Cervantes Pasealekuan. Arratsaldeko 19.00etan

Ekitaldi Politikoa
DJ Saioa
Graffiti Erakustaldia
...

Facebook