2007/04/18
Euskal Herriko leku guztietatik etorritako gazteek bete dituzte Ezpeletako kaleak asteburu honetan. Mugaz gainetik, euskal gazteriaren arteko harremanak sendotzeko okasio ezin hobea izan da.
Goizeko hamaiketan Patronage aretoan izan zen ekitaldi politikoak ireki zuen egitaraua, bertan Ramuntxo Camblong (IBBko lehendakariak) eta Iparraldeko EGIren arduraduna den Florian Martin Haltyk parte hartu zuten. Iparraldeko egoera politikoaren inguruan hitz egin zuten eta gure alderdiak iparraldearen etorkizunerako defendatzen duen proiektuaz.
Ondoren herriko kaleetan jai giroan ibili ginen triki-poteoa eginez eta bazkari herrikoiaren ondoren jaiaren tartea izan zen. Arratsalde partean Patxi Perezek EGIkide guztiak jarri zituen dantzan eta jaia gaueko ordu txikiak arte luzatu zen Joxeina Etxeberria eta Iparraldeko beste DJ batzuen eskutik.
Aipatzekoa benetan, Ezpeletako herriak nola hartu gintuen!
Eskerrikasko.