2015/10/19
Zer da Gazte Kanpusa?
Gazte Kanpusa EGIkideak eta EGIzaleak formakuntza partehartzaile eta dinamikoa jasotzeko lekua da. Alde batetik, alderdiko ideologia eta oinarriak ikasteko onuragarria izango da. Eta, beste alde batetik, oinarriak errepasatzeko eta alderdiaren eta egoera politikoaren gaurkotasuna ezagutzeko baliagarria.
2015/10/07
Etorkinen krisia hizpide nagusi izango dute Estrasburgon aste honetan eta gu, irizpide politiko desberdinak ditugun Europa osoko gazte erakundeak garen aldetik, Europar buruzagiei eskatzen diegu une honetan Hungarian ematen den egoeraz arduratzea eta Orbanen gobernuari zigorrak ezartzea une honetan errefuxiatuen egoeraren aurrean burutzen dituen eta Europar Batasunaren balioak urratzen dituen politikengatik
2009/07/20
Flandesko Alderdi Abertzaleko 25 bat gazte gaur goizean Euzko Alderdi Jeltzalearen Bilboko egoitzan izan dira eta EAJ eta EGIko kideekin bildu dira Sabin Etxean. Era berean, eta Garbiñe Saez parlamentari jeltzalearen eskutik, datorren asteazkenean, hilaren 22an, flandestar gazteek Eusko Legebiltzarra bisitatzeko aukera izango dute.
foreign.affairs@euzkogaztedi.org
2004/06/11
Urriaren 29 eta 30 egunetan Bizkaiko 28 EGIkide Iparralden egon ginen gure Aberri zati hau ezagutzen. Txangoa Bizkaiko Euzko Gaztedik antolatu zuen eta leku ezberdinak izan genituen ikusgai: Donibane-Lohitzune, Bidart, Maule eta Urdiñarbe.
2005/02/24
Urte gehiegi daramatza gure herriak indarkeriaren eragin zitala pairatuz, urte gehiegi nonahi samina zabalduta. Euskal Herriak ez du aspaldian benetako bake iraunkorrik ezagutu. Belaunaldi asko izan dira orain arte elkarri aurre eginez aritu direnak. Anitz izan dira bidean geratu diren pertsonak.