Prentsa Aretoa

2015/10/19

Gazte Kanpusa. Formazio jardunaldiak

Zer da Gazte Kanpusa? Gazte Kanpusa EGIkideak eta EGIzaleak formakuntza partehartzaile eta dinamikoa jasotzeko lekua da. Alde batetik, alderdiko ideologia eta oinarriak ikasteko onuragarria izango da. Eta, beste alde batetik, oinarriak errepasatzeko eta alderdiaren eta egoera politikoaren gaurkotasuna ezagutzeko baliagarria.

rss Ezagutzera eman
Gazte Kanpusa. Formazio jardunaldiak

Horretaz gain, zonalde ezberdinetako gazteak ezagutzeko eta norbanakoen ideiak zein iritziak partekatzeko aukera paregabea izango da. Formakuntzaz aparte, aisialdirako denbora egongo da, noski.

Egonaldia.
Asteburu on bat igaro nahi izatekotan, 15 eurotako kuota ordaintzeaz gain, lozakua baino ez duzu ekarri behar; beste guztia gure kontu (bazkaria, garraoia…)

Izena emateko?
Kontuan izan, ohe kopurua mugatua dela, beraz, parte hartu nahi baduzu idatzi lehenbailehen egi.bbb@eaj-pnv.eus helbidera edota deitu 944.024.827 edo 666.972.127 telefonoetara. Izena emateko azken eguna azaroaren 2a (astelehena) izango da.

Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Ostarte Aldizkaria
Alderdi Eguna 2017
Jarrai iezaguzu Telegramen