Berriak

BERRIA

2014/04/30

Maiatzaren 1a Langilearen eguna: Enplegu duinaren alde

Ostegunean, maiatzak 1, Euskadiko eta mundu osoko langileok gure eguna ospatzen dugu. Lana zintzoki egiteko eskubidea aldarrikatzeko eguna, lan, osasun, segurtasun eta giza duintasun parametroen barruan. Gure arbasoek lan eskubideak konkistatzeko egin zituzten ahaleginak gogoratzeko eguna, gaur egun bizi dugun krisi egoera honetan auzitan jarri direnak. Gure aurretik egon zirenek eskubideak eskuratzeko erdietsi zituzten lorpen handiak gogoratzeko eguna, mundu mailako krisi egoera honetan zalantzan jarri direnak.

BERRIA

2014/04/01

EGI EGUNA 2014 ELGOIBAR HARTU ZANK

EGI EGUNA 2014, ELGOIBAR, APIRILAK 12 Urtero bezala EGI EGUNA ospatzea dagokigu. Aurten, ELGOIBARREN (Gipuzkoa) izango dugu denok bat egiteko aukera. APIRILAK 12 denok gaude gonbidatuak egunak eskainiko dizkigun ekitaldi desberdinetan parte hartzera:

BERRIA

2014/03/27

SOLDATA DUINAREN ALDE

CEOE Espainiako ugazaberiak eta Joan Rosell erakunde horretako presidenteak gazteen kontra egin du asteon. Ugazaberia tematuta dabil eta espainiar gobernuari eskatu dio esperientziarik gabeko gazteentzako kontratu berezia egitea, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren azpian geratuko litzatekeena, hau da, gaur egun 640 eurotan dagoenetik beherago.

BERRIA

2014/03/20

Iñaki Azkuna beti gure bihotzean

Iñaki Azkunak agur esan digu gaurkoan. Azken egunera arte, lanean aritu eta gero, joan egin zaigu hain maitatua izan den Bilboko alkatea. Goian bego munduko alkaterik onena.

BERRIA

2014/03/07

Martxoaren 8a Emakumeen nazioarteko eguna

Emakumeen nazioarteko egunean, kontinente guztietako emakumeak, nazio mugek eta ezberdintasun etnikoek, hizkuntzek, kultur adierazpenek eta maila ekonomiko eta politikoek banatuta ere, egun honetan elkartu egiten dira beren lorpenak ospatzeko,balantzea egiteko eta etorkizunerako erronkak planteatzeko. Ospakizun honek 90 urteko tradizioa du berdintasuna, justizia,bakea eta garapena lortzeko egin den borrokan. Berarekin dakar emakumeak historiaren egile eta protagonista gisa aitortzea, eta erroak ditu emakumeek gizarteari egiten dioten ekarpena eta esparru publikoan gizonen pare parte hartzeko duten eskubidea aitortzeko ekimen eta borrokan. Data hau Nazio Batzuen erakundean ospatzen da, eta jai nazionala ere bada munduko hainbat herrialdetan.

BERRIA

2014/03/01

Euskadi gailendu da Eurovisionen, Izaskun Bilbao eta AIBBA taldeak eraman duen abestiarekin

Euskadi gailendu da gaur, Eurovision lehiaketan lehen aldiz parte hartu izan duen honetan. Lehen saria eskuratu du denek ‘Euskovisión‘ deitzen duten Europar lehiaketa ospetsuan. Euskadiko ordezkaritzak 12 puntuak lortu ditu eta amaierako podiumean elkartu da 11 punturekin bigarren geratu den Catalunyako ordezkariekin eta 10 punturekin hirugarren tokian geratu den Eskoziako taldearekin. Espainiak,ordea, ez du puntu bakarra eskuratu. Euskadik irabaztea lortu du Izaskun Bilbao, AIBBA taldeko liderrari esker, ‘Mamma Mia‘ abestiaren bertsioaren interpretazio akats gabea egin baitu arlo musikalean zein koreografian.

BERRIA

2014/02/25

Euzko Gaztedi EGIk Gogorregi konpartsaren aratusteetan parte hartuko du

Heldu dira Aratusteak geurera! Azken urteotan egin izan dugun modura, Euzko Gaztedi eta Gaztetxoak Elkarteak egun hau denok batera ospatzeko aprobetxatu nahi dugu.

BERRIA

2014/02/18

Euzko Gaztedi emakumeek beren haurdunaldiaz erabakitzeko duten eskubidearen alde

Alberto Ruiz Gallardón Espainiako Justizia Ministroak aurkeztutako eta Ministroen Batzordeak 2013ko abenduaren 20an onartutako "Sortuaren Bizitza eta emakume haurdunaren eskubideak babesteko" lege aurreproiektuak emakumeen eskubideen galera nabarmena suposatzen du.

BERRIA

2014/02/12

EGI kideak Angelman sindromearen elkartearen alde

San Tomaseko ferian parte hartu ostean, non EGIk bere postua ezarri zuen eta Angelman Sindromearen Elkartearekin elkarlanean egon ondoren, egun hartan jasotako diru kopurua entregatzen da.

BERRIA

2014/01/23

Ekintzailetza politikoa

Urtarrilak 25 (larunbata) 11:00etatik aurrera Sabin Etxean

Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Ostarte Aldizkaria
Alderdi Eguna 2017
Jarrai iezaguzu Telegramen