Ezagutzera eman

BERRIAK

2026/10/07
90 urte ondoren, balore demokratikoen inguruko hausnarketara gonbidapena egiten dugu.

1936ko urriaren 7an, Gerra Zibilaren erdian, lehen Euzko Jaurlaritza eratu zen Bilboko Carlton hotelean, Jose Antonio Agirre Lehendakari zela. Aurten, 90 urte betetzen lehen urratsa eman zenetik. Ideologia desberdinak zituen Gobernua izanik, adostasuna, elkarlana eta pertsonen beharrak jarri zituen erdigunean. Defentsaz eta ordena publikoaz gain, osasuna, hezkuntza, hornidura, justizia, industria eta garraioa bezalako arloak antolatu zituen, eta Ertzaintzaren zein ikurriñaren eta ereserkiaren oinarriak ezarri zituen.

Euzko Gaztedi - EGIrentzat, lehen Euzko Jaurlaritzaren ondarea gaurkotasun osoko irakaspena da. Populismoak, arrazakeriak eta xenofobiak indarra hartzen duten garaiotan, 1936ko gobernuak erakutsitako elkarrizketa, adostasuna, demokraziaren defentsa eta pertsonenganako konpromisoa berreskuratzea ezinbestekoa da. Ez dugu iragana errepikatu nahi, baina gure sustraietatik etorkizuna eraikitzeko behar ditugun balioak berreskuratzea ezibestekoa dugu: elkarrizketa, adostasuna, ausardia eta pertsonenganako konpromisoa.

Facebook