Ezagutzera eman

BERRIAK

2026/09/26
Gazte jeltzaleek bi kamiseta oparitu dizkiete Estebani eta Pradalesi EAJ-PNVren jai handiaren aurreko eguneko hitzaldian

"Gure Selekzioa berdea da. Euskalduna. Euskal Selekzioa". Euzko Gaztedi-EGIk argi dauka zein den bere jarrera kirol selekzioen aurrean. Izan ere, aurtengo Alderdi Eguneko 'kanpaldia' baliatu nahi izan dute euskal herritarrok "kirol ezberdinetan gure kirol selekzioak nazioarteko lehiaketa ofizialetan ikusteko eskubidea dugula" aldarrikatzeko.

Aldarrikapen horren baitan, Euzko Gaztedi-EGIk hainbat ekimen egin ditu euskal selekzioei babesa emateko, eta bi kamiseta oparitu dizkiete Aitor Esteban Euzkadi Buru Batzarreko presidenteari eta Imanol Pradales Lehendakariari jeltzaleen jai handiaren aurreko eguneko hitzaldian. Euzko Gaztedi-EGIk badaki, beste euskal alderdi politiko batzuek ez bezala, EAJ-PNVk beti defendatu izan duela euskal selekzioen ofizialtasuna eta ospatu egiten du euskal pilota eta surf selekzioen ofizialtasunaren azken lorpena

Facebook