Ezagutzera eman

BERRIAK

2026/04/05

Aberri Eguna ospatzeko, "Aberria Bizi" goiburupean egin den mitinean Maider Irujo EGIko Aberri Kontseiluko Kultura eta Euskara idazkariak hartu du hitza, Aitor Esteban EAJren EBBko presidente eta Imanol Pradales Lehendakariarekin batera.

"Herri honen alde lan egin dutenen ondorengoak gara, trukean ezer espero gabe" izan da Maiderrek Bilboko Plaza Barrian gainezka bete duten egikide, alderdikide eta alderdizaleei luzatu nahi izan dien mezu nagusia.

Irujo nafarrari egokitu zaio gaurko ekitaldi politikoari hasiera ematea. “Herri honen alde musutruk eta ezer ere espero gabe lan egin zutenen ondorengoak gara, gau eta egun lan egin baitzuten gaur zaintzen eta horrenbeste maite dugun Herri hau lortzeko”, esan du. Gazteek gaur dituzten erronka nagusietako batzuk aipatu ondoren, horien artean etxebizitza, hezkuntza, migrazioa edo “gure baloreen” defentsa, Irujok “konpromisoa, lana eta batasuna” erreklamatu ditu “gure Herriak aurrera egiten jarrai dezan”. ”Langileak gara, bai, baina gure asmoa ere bada ondo pasatzea . Eta jakin dakigu Herri oso baten indarra dugula, gure ametsak errealitate bihurtzeko”, amaitu du.

Facebook