Azken urteotan hizkuntza-eskubideen inguruko eztabaidak areagotu egin dira, eta horrek agerian uzten du euskararen sustapenak eta erabilerak oraindik ere arreta eta lankidetza behar dutela. Euskara komunikazio tresna izateaz gain, gure ondare kultural eta sozialaren ardatza da.
Horregatik, Korrika topagune eta adierazpen kolektibo gisa ulertu behar da: gizartearen konpromisoa, errespetua eta elkarlana bultzatzeko aukera.
Ahaztu barik, euskararen alde egitea egunerokotasunean gauzatzen dela: bere erabilera sustatuz, hizkuntza-eskubideak bermatuz eta normalizazio prozesua indartuz. Guztion ekarpenarekin, hizkuntzak etorkizun sendoa izan dezan.