Ezagutzera eman

BERRIAK

2026/02/11
Euzko Gazteditik Alderdi Errepublikanoak Idahoko estatuan burututako adierazpenak irmoki gaitzesten ditugu, diasporari gure elkartasun zintzoa eskainiz.

Duela 150 urtetik, Boise euskal diasporaren kokagune handienetako bat da, ez bakarrik Estatu Batuetan, baita mundu osoan ere, eta bertan bizi diren 16.000 euskaldunen ondorengoek belaunaldiz belaunaldi mantendu dute gure kultura eta nortasuna. Horregatik, ikur euskaldunen aurkako edozein eraso ez da sinbolo baten aurkako ekintza hutsa, baizik eta diasporaren memoria kolektiboaren eta adierazpen kulturalaren aurkako kolpea.

Ikurriña, Euskal herriaren ikur ofiziala izanik, legez aintzatzetsita dago eta nortasun, kultura, hizkuntza eta historia bitxi baten adierazgarri da. Debeku hori proposatzeak adierazpen-askatasuna eta kultura-aniztasuna erasotzen ditu zuzenean, edozein gizarte aurreratuko balio demokratikoen aurka.

Benetan kezkagarria da XXI. mendean ikur kulturalak zein politikoak kriminalizatzeko ekimenak sustatzea, inolako arrazoietan justifikatu gabe, eta horrela gorrotoa, intolerantzia eta seinalamendua bultzatuz. Elkarbizitza aniztasuna onartzean eta errespetuan oinarrritzen da, ez zentsuran edo debekuan.

Beraz, Alderdi Errepublikarrari adierazpen lotsagarri hauek berehala zuzentzea eskatzen diogu, ikurriña debekatuko lukeen lege-proiektua bertan behera uztea, eta aldi berean euskal nortasunaren eta bere ikurrekiko konpromiso irmoa berresten dugu, aniztasuna eta errespetua oinarri dituen elkarbizitza demokratikoaren alde. 

Ikurrina ez da mehatxua, baina bai hura dabekatu nahi dutenak.

 

Facebook