Lehen une hauetan, eta informazio gehiago izateko zain gaudela, EGItik lehenik eta behin elkartasuna adierazi nahi diegu Euskadin bizi diren eta aspalditik senideen egoera kezkaz bizi duten venezolar herrikideei. Kezka hau bereziki areagotu da egungo ziurgabetasun handiko eta gertaeren bilakaera azkarreko testuinguruan.
Venezuelan gertatzen ari diren gertakarien aurrean, eta gertakari horiek gehiago zehazteari kalterik egin gabe, ezinbestekotzat jotzen dugu:
- Nazioarteko zuzenbidea errespetatzea eta gatazkak bide baketsu eta diplomatikoen bidez bakarrik konpontzea.
- Ameriketako Estatu Batuek Venezuelaren aurka egindako alde bakarreko esku-hartze militar estrategia salatzea.
- Venezuelako Gobernuak giza eskubideak eta legezkotasun demokratikoa sistematikoki eta etengabe urratzen dituela salatzea. Venezuelan egoera jasanezina da aspalditik, eta 2024ko hauteskunde presidentzialen faltsutzea ordena legal eta demokratikoaren porrotaren froga argia da.
EGItik exijitzen dugu Venezuelak berehala eta modu baketsuan has dezala prozesu politiko bat, demokrazia berrezartzeko, giza eskubideak benetan errespetatzeko eta baldintza sozioekonomiko duinak berreskuratzeko; Venezuelako herritarrei askatasunez, duintasunez eta segurtasunez bizitzeko aukera emanez.