Emakumeen aurkako indarkeria gure gizarteak irekita duen zauria da. Hau ez da hitz
hutsekin edo aldaketarako promesekin sendatzen, ekintza sendo eta eraldatzaileekin
baizik. Ez da nahikoa indarkeria arbuiatzea; errotik kendu behar dugu, betikotzen duen
kultura matxistatik indarkeria onartzen duten sistemetaraino.
Egunez egun, indarkeria matxista berrietan ikus dezakegu. Gero eta salaketa gehiago
egiten dira publiko indarkeria honegatik. Urte honetan bakarrik 6.513 salaketa
erregistratu dira Euskadin, eta zifra hori arazo larri honen adibide bat baino ez da; izan
ere, emakume askok isilean sufritzen jarraitzen dute. Indarkeriak isildutako errealitatea
izaten jarraitzen du espazio askotan, hura ikusaraztea zailtzen duten eta arazoa
betikotzen duten oztopo sozial eta kulturalek eusten diote. Honek ezin du itxaron,
halako egoera batek berehalako ekintzak eskatzen ditu.
Gizarte bihozgabe eta ukatzaile baten aurrean gaude, arazoa errotik desagerrarazten
ez duena. Ukatzea laguntza emateko modu bat da. Batu gaitezen gelditzeko.
Negazionismoa hazten ari den testuinguru batean, batez ere ingurune digitaletan,
gure ahaleginak areagotu behar ditugu. Indarkeria eta matxismorik gabeko gizarte
baten sinesten badugu, bada garaia ekiteko.
EGIk indarkeriarik gabeko etorkizun batean sinesten du, eta horretarako lanean
dihardu.
Hezkuntza feminista: Berdintasuna ez delako aukerakoa, edozein indarkeria
motarekiko erabateko arbuiaketan, errespetuan eta enpatian garatuko den hezkuntza
eskatzen dugu. Ikasgeletatik, berdintasunean eta justizian oinarrituz, elkarrekin bizitzen
dakiten belaunaldiak emango ditu fruitu eredu honek.
Guztiontzako espazio seguruak: Herri eta hiri seguruak nahi ditugu, non emakume
bakar bat ere ez den beldur izango betan bakarrik ibiltzeko, espazio publikoak
guztionak diren hiri eta herri ereduak hain zuzen ere.
Biktimak gizatasunez ulertu eta artatuko dituen sistema judiziala exijitzen dugu,
biktimak babestu eta zalantzan jarriko ez dituen eredua. Erasotzailea nor den argi
duena.
Konponbidearen parte ere izan nahi dugu. Gazte gisa, herritar gisa, aldaketarako
eragile gisa, gure gain hartzen dugu narratiba aldatzeko erantzukizuna. Gure
etxeetatik, gure kuadrilletatik eta gure komunitateetatik, matxismoari eta emakumeen
aurkako edozein jokabideri aurre egingo dion gizarte mugimendua gara.
Aldaketa gutako bakoitzak hasi behar duela zinez sinesten dugu, bakoitzak bere
hitzekin, gure ekintzetatik eta guztion arteko harremanetatik, nahi dugun gizartearen
isla sor dezakegu. Ausardiaz eta enpatiaz, ozen eta argi diogu: indarkeria matxistak
ez du tokirik gaur egun, ezta gure etorkizunean ere.
Gaur ozen eta argi diogu: Euskadin ez dago lekurik indarkeria matxistarentzat. Ez dugu
onartzen, ez dugu justifikatzen, ez dugu ezkutatzen. Eraso bakoitza gure gizartearen,
gure balioen eta pertsona guztien askatasunaren aurkako erasoa da.
Dagoeneko ez dauden guztiengatik.
Oraindik borrokan jarraitzen dutenengatik.
Indarkeria matxistarik gabeko errealitate baten alde.
Emakumeak beldur ez diren errealitate baten alde.
EGI, berdintasunaren aldeko borrokan.
GORA BORROKA FEMINISTA