Prentsa Aretoa

2017/09/28

Demokrazia, eskubide zibil eta politikoen aldeko gazteon adierazpena

Katalunian azken egunotan gertatutakoaren harira, Katalunia, Espainiako Gobernuaren eskutik, pairatzen ari den eskubide zibil eta politikoen eta askatasun demokratikoen urraketak salatu nahi ditugu. Espainiako Gobernuak politikoa den gatazka bat judizializatu du elkarrizketa eta bide politikoari ekin beharrean. Kargu publiko zein hautetsiak atxilotu, mehatxatu eta jazartzeaz gain, Kataluniarekiko elkartasun adierazpen eta ekimenak oztopatu eta debekatu ditu.

rss Ezagutzera eman
Demokrazia, eskubide zibil eta politikoen aldeko gazteon adierazpena

Gure elkartasuna adierazi nahi diogu Espainiaren errepresioa jasaten ari den Kataluniako herriari. Urriak 1eko erreferendumak Kataluniako herritarren gehiengo batek bozkatu eta erabakitzeko duten borondateari jarraitzen dio. Hartara, Kataluniako herritarrek haien etorkizuna erabakitzeko duten zilegitasuna babestu eta aitortu nahi dugu.

Kataluniako herriaren borondatearen adierazpena eta gauzatzea oztopatzeak Estatuko herritar guztion oinarrizko eskubideak eta etorkizun demokratikoa jokoan jartzen ditu. Bai Euskal herritar eta baita gazte bezala ere, gure etorkizunaz erabakitzeko dugun eskubideari heltzea da gure oraingo erronka.

Gazteon ahotsak zeresana eduki dezan Erabakitzeko Eskubideak gure parte hartze aukerak hedatzen ditu bizitza politikoaren eremu guztietan. Gazteok ere erabaki nahi dugu nolako erakunde, arau, instituzio eta politika publiko behar eta eraikiko ditugun. Erabakitzeko Eskubideak printzipio demokratikoa sakondu eta komunitate politiko desberdinei ahotsa aitortzen die, baita euskal herritarroi ere.

Guztiagatik, eta Erabakitzeko Eskubidea gure oraina eta etorkizun demokratikoaren arteko hari gidaria delako zein askatasun demokratiko eta eskubide zibil eta politikoen etorkizunean gazteok zeresanik badugulako, eremu zein sentsibilitate anitzetako gazteak dei egiten ditugu, datorren Irailak 30an kalera irten eta Bilbon Gure Esku Dago-k antolatutako manifestazioan parte hartzera.

Alderdi Eguna 2017
Ostarte Aldizkaria
Jarrai iezaguzu Telegramen