2007/11/26
Pasa den asteburuan Euzko Gaztedik Bloc Joves-en VI. Kongresuan parte hartu zuen. Xátiva-n egindako kongresuan Bloc Joves-ek euren aberri batzorde berria aukeratu zuen, Pere Fuset idazkari nagusi izendatuz
Estatutik bertaratutako hainbat erakunde abertzale bertan elkartu ginen, bakoitzak bere egoera politikoa azalduz eta gure artean dagoen harremanak sendotuz. Euzko Gaztediren izenean Aberri Batzordekide Izaskun Etxebarria Olaldek Kongresuari amaiera emateko, beste erakundetako ordezkariekin batera, lehenengo gonbidapena eskertu zuen eta berriro ere gogoratu zuen EGIren helburuen artean estaturik gabe nazioen askatasuna aldarrikatzen duten gazte-erakunde politikoen arteko elkarlana sustatzea dagoela. Euzko Gaztedirekin batera Xativara hurbildu ziren JNC, JEN –PSN eta PA-ko kideak.