Ezagutzera eman

BERRIAK

2007/12/29
Azken urteotako ohiturari jarraiki, gaur ere Euzkadiko futbol selekzioak partidua jokatuko du, partidu ez-ofiziala, adiskidantzazkoa. Aurtengo aurkariak Catalunya-ko lagunak izango ditugu. “Euskal futbolaren jai” honek, baina, aldarrikapenetik haratagoko bidea egin dezan unea heldu da, berandu baino lehen…
“Un grupo de jugadores de la Segunda División Española portando una pancarta en Caracas en honor de Chávez y De Juana Chaos. Lo que dice la pancarta, sinceramente, no lo hemos comprendido porque hay muchas faltas de ortografía.” Horrela azaldu omen zuen La Razón-ek –Espainiar Estatuko ultraeskuindar egunkariak- Euskal selekzioak Venezuelan lortu zuen garaipena, internet armiarma sarean bolo-bolo ibili zen mezu baten arabera. Egia ala gezurra izan, adierazgarria oso.

Irain eta probokazioei jaramonik egin gabe euzkotar guztiok lagundu behar dugu Euskal selekzioek ofizialtasuna lortzeko. Bide horretan hainbat oztopo aurkituko ditugu: Espainiar Estatuko Gobernuko ordezkari Paulino Luesma-k helegitea jarri zuen Euskadiko Auzitegi Gorenean hainbat euskal kirol federazioen estatutuen aurka eta epaitegiak berau onartu egin zuen. Beste behin ere, erabaki horren atzean behin eta berriro errepikatzen den arazo politikoa azaltzen da: PSOEk eta PPk ez dute onartzen nazioa izan bagarela! Frantziar Estatuari dagokionean, esateko gutxi…

EGIkideok, halere, argi daukagu: gure Herria, nazioa eta aberria Euskal Herria da (eta Euzkadi beronen izate eta egituratze politikoa), gure koloreak gorria, berdea eta zuria dira, eta gure Herriaren ordezkariak Euskal Selekzioak dira. Espainiar zein Frantziar Estatuen ukazioak ez du inoiz ezabatu euzkotarrok dugun nazio-nortasuna.

Azkeneko asteotan izan dira eztabaiden gainetik, izenen eta esanahien garrantzia saihestu gabe halere, bategite aldarrikapena ozena da gaur Euzkadin: gure selekzioen ofizialtasuna orain!

Facebook