2007/12/16
Abenduaren 15ean Euzko Gaztedi - EGIk bereziki Etxebizitza eta Immigrazioa gaiak aztertu ditu, politikaren zein egunerokotasunaren ikuspuntuetatik
Etxebizitzari buruzko solaskideak honakoak izan dira:
.- Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendari Iker San Román Ayala
.- Euskadiko Gaztediaren Kontseiluko Etxebizitza Teknikari Igor Mera Uriarte
.- Euzko Alderdi Jeltzaleko Eusko Legebiltzarkide Juanan Arieta-Araunabeña Ibarzabal
Etxebizitzaren eta beronen jabegoari buruzko paradigma berri baten sorrera unea ote den somatu da solasaldian.
Immigrazioa gaia jorratzeko honako gonbidatuok izan dira:
.- SOS Arrazakeria elkarteko kide Joxe Elizondo Arruti
.- Irungo nagusien prestakuntzarako EPAko irakasle Eloy Telletxea Santamaria
Solasaldiaren ostean "La Haîne" filma ikusgai izan da.
Egunaren amaiera Irungo alderkideekin batera izan da. Hauez gain, Espainiar Estatuko Kongresuko kide Aitor Esteban Bravo izan da mahaikide, berau Hezkuntza gaietako bozeramaile du bertan Euzko Alderdi Jeltzaleak.