Ezagutzera eman

BERRIAK

2007/12/03
Euzko Gaztedi – EGIko ordezkaritza bat pasa den abenduaren 1ean eta 2an Euskalduna Jauregian (Bilbao) izan zen EAJren Batzar Nagusian.
Euzko Gaztedi –EGI-ko ordezkaritza bat pasa den abenduaren 1an eta 2an Euskalduna Jauregian (Bilbo) izan zen EAJ-ren Batzar Nagusian egon zen.

EAJ-ren V. Batzar Nagusian politika, antolakuntza, gizarte eta euskara eta kulturaren ponentziak aho-batez onartu zituzten Aberri Batzarreko eta Uri Erakundeko ordezkariek. Lau ponentzia hauekin batera, beste ebazpen proposamenak onartu ziren (kirola eta gizarte politikei buruz, Arabako Batzarrak proposatuak) ponentzietan zuzen-zuzenean aztertu ez diren edo garapen zabalagoa behar duten gaien gaineko jarrera zehaztuko dituzten agiriak bultzatuz.

Igandean, Euzko Gaztedi-k komunikazio baten bidez Batzar Nagusiko kideei azaldu zien Euzkadi helburutzat hartuta, batuta askatasunerantz indartsu jarduteko garaia iritsi dela. Honekin batera EGI-k aldarrikatu zuen batasun horren parte izan nahi duela, eta zentzu horretan, Euzkadi Buru Batzarreko Presidente berriari erabateko babesa adierazi zion. Amaitzeko, proiektu berri honen parte aktiboa izan nahi duela eta izan behar duela azpimarratu zuen.

Ondoren Iñigo Urkullu Renteria Euzkadi Buru Batzarreko Presidente berria izendatu zuen EAJ-ko Aberri Batzarrak aho-batez. EBBko Presidente berriak bere lehenengo hitzaldia eman zuen etorritako EGIkide, alderdikide eta lagun guztien aurrean.

Presidente bezala lehengo hitza horietan EAJ-ko 112 urteetan katea ez dela inoiz apurtu gogoratu zuen, bere aurretik karguan egon direnak aipatuz. Ondoren gatazka politikoa konpontzeko bidea sortzeko erronka dugula esan zuen, eta bide
horretan aurre egiteko Ibarretxek proposatutako kontsulta hori egiteko planteatuta dagoela deritzo Urkullu-k. Amaitzeko, Presidenteak gogor lan egiteko konpromisoa hartu zuen EBB-ko beste burukideekin batera, “geure betiko helburua lortzeko: Euzkadiren nazio-eraikuntza; horren subiranotasuna, gizon-emakume askeen herri asketzat. Bai, geure orainaren eta geroaren jabe izan nahi dugu, baina ekintza politikoaren bidez, eta giza eskubideak, desberdintasunak eta aniztasuna errespetatuz.”

Facebook