2007/10/01
Asteburu honetan Vilnius-en, Europako zazpi gazte erakundeen ordezkariak bildu dira Young Democrats for Europe (YDE) sortzeko Batzar Nagusian. Europako talde berri honen gazte-erakunde sortzaileak La Margherita (Italia), UDF/MODEM (France), Alternativa Giovanile/Alleanza Popolare (San Marino), Europaiko Komma (Cyprus), DARBAS (Lietuva), Cesta Změny (Czech Republic) eta Euzko Gaztedi (Euzkadi) dira.
Young Democrats for Europe taldearen helburu nagusiak Europan zehar elkarrizketa sustatzea eta dagoeneko sortuta dagoen Europako Alderdi Demokrataren (EDP) gazte ahotsa izatea dira.
Erakunde berri honen estatutak onartu izan ondoren, Batzar Nagusiak Andrea Casu (Margherita) YDE- ko Lehendakaria hautatu zuen. Bere lantaldea Ophélie Spanneut (UDF/MODEM) Lehendakariordea, Justina Vitkauskaite (DARBAS) Idazkari Nagusia eta Xanthi Kapsosideri-k (Europaiko Komma) Diruzaina osatutzen dute.
Hautatu berria izan den Presidenteak YDE Europako gazte-erakundeen esparruan aukera sinesgarria eta eraginkorra izatea espero duela adierazi zuen. Hori lortzeko, YDE-ko lehenengo helburua beste alderdietako erakunde gazteekin ikuspuntuak elkartrukatzeko elkarrizketak izatea izango dela jakinarazi zuen. Ophelie Spanneut, Lehendakariordeak gaineratu zuen YDE sorreraren momentua oso berezia zela, bide politiko berri baten abiapuntua baita, eta prozesu honetan parte hartu zuten guztieei eskerrak eman zizkien.