2007/09/11
Irailak 11n, urtero moduan Kataluiniako aberri eguna edo Diada ospatu da.
1714an Espainiako oinordekotza gerran Bartzelona Borboien tropen esku geratzea gogoratzen da. 14 hilabetez Bartzelona setiatua izan eta gero, egun horretan eman zuten bizia Rafael Casanova eta beste hainbat gudarik Bartzelonaren defentsan.
Urtero, Rafael Casanovaren omenez jasotako monumentuan lore eskaintza eginez ospatzen da egun hau. EGIk beste behin ere, Kataluiniako lagunentzat hain berezia den egun honetan beraiekin bat egin nahi izan du, horregatik JNC gazte erakundeak gonbidatuta egun honetako ekitaldietan parte hartu du.