Ezagutzera eman

BERRIAK

2007/07/02
"Politika liberal eta demokraten ikuspuntu ezberdinak " izeneko Uda Eskola honek Europa osoan zehar dauden gazte erakunde liberalak eta demokratak bilduko ditu. Lehenengo edizio honen bidez ALDE osatzen duten gazte erakunde hauen arteko kooperazioa eta elkarlana sustatu nahi da, PDE eta LYMEC Gazte erakundeek Uda Eskola honen antolakuntzan parte hartze zuzena izan dutelarik.

Bi egun horietan zehar agertu berri diren erronkei elkarrekin irtenbide bat bilatzen saiatuko dira Europako puntu geografiko guztietatik etorritako gazteak. Giza eskubideak, aldaketa klimatikoa, ekonomia, baloreen partekatzea edota gaur egun hain garrantzitsua den Europar Batasunaren etorkizuna eztabaidagaiak izango dira.
 

PDE Youth eta LYMECeko kideei zuzendutako Uda Eskola hau antolatzea urrats garrantzitsua izango da, non elkar ulertzeko eta elkarrizketaren bidez gure artean dauden berdintasunak eta ezberdintasunak aztertzeko aukera izango dugun. Gazte erakundeko kideekin batera goi mailako hizlariak eta ALDEko liderrak izango dira, gaur egungo eta etorkizuneko liderren arteko eztabaidarako gunea izango delarik ALDEko lehenengo Uda Eskola.

Facebook