Sala de Prensa

06/12/2016

Konstituzioa bai, baina Euskal Konstituzioa

Aberri Batzordearen adierazpena

rss Ezagutzera eman
Konstituzioa bai, baina Euskal Konstituzioa

Aberri Batzordeak hurrengoa adierazi nahi du:

1.- Euzko Gaztedik errotik alboratzen du Espainiar Konstituzioa. Duela 38 urte onartutako testuak ez du Espainiarra ez den inongo nazioren aitortzarik onesten, ez eta berauen inongo subirautzarik onartzen.

2.-Euskadin, Espainiar Konstituzioa gutxiengo batek onartu zuen duela 38 urte. Hartaz, testu zahar eta atzerakoia dela uste dugu. Gizartea garatu den einean, legea eguneratu gabe zaharkitu eta baliogabetu egin da. Are gehiago, espainiar nazionalistek Konstituzioaren eraldaezintasun hori erabili izan dute arazo demokratiko orori legaltasunaren atea ixteko. Legeak ezin du demokrazia gatibu izan.

3.- Gure aberriari dagokionez, ezin ahaztu Euskal Herriak beti izan duela bere Konstituzio propioa. Tradizio demokratikoan oinarritutako Forua, aitzindaria izandakoa Europako zuzenbide publikoan. Berau, Canovasen sistema politikoak deuseztatu zuen, indarrean oinarritutako asimilazio prozesu administratibo eta militarraren bidez.

4.-Horregaitik, Euzko Gaztedi EGIk eskubide historikoan oinarritutako Euskal Errepublika aldarrikatzen duen einean, konstituzioaren aldeko gara, baina Euskal Konstituzio baten aldekoak. Hori dela eta, gaur Euzko Gaztedik ez du ezer ospatzeko.

Herri askeen egun handi arte, Gora Euzkadi Askatuta!

Alderdi Eguna 2017
Revista Ostarte
Únete a nuestro canal de Telegram