Egik laguntzen zaitu

Egik laguntzen zaitu
  • GAZTEA BAZARA...
    Aurrera egin nahi duzulako, ez zaudelako konforme, zure buruari eta zure ingurukoei onena opa diezulako. Planteatu zure helburuak, zure kezkak. Badira zure denbora merezi duten zenbait arrazoi...
  • ZURE NAZIOA, EUSKADI, BATUTAKO EUROPA BATEN BARNEAN EGITURATU BEHAR DELA USTE BADUZU
    Euskaldun eta europartzat duzulako zure burua, Euskadi aske, moderno eta solidarioa duzulako amets, batutako Europa baten barnean lekutua. Gurea kontinente zaharreko herri zaharrenetako bat izaki, aurrera begiratzen duen Europa zabal eta moderno bateko nazio izatea merezi dugula uste duzulako...
  • GURE HIZKUNTZA EUSKARA DELA USTE DUZULAKO, BABESTU ETA ERABILI EGIN BEHAR DENA
    Gaztelania eta frantsesa bezalaxe, euskara ere gure hizkuntza dela uste baduzu. Euskara lagundu eta normalizatzeaz gain egunero erabili behar dela uste baduzu. Euskara euskaldunon ondare dela uste baduzu, zaindu, erabili, sustatu eta normalizatu behar dena...
  • ASKATASUNEAN BIZITZEA ATSEGIN BADUZU
    Aske izan nahi duzulako iritzi, pentsaera eta jarrera ezberdina izateko, inork zer egin behar duzun agindu gabe. Erabakitzeko eskubidea izan nahi duzu, erabakitzeko eskubidea demokrazia eta askatasuna indartzeko lanabesa dela uste duzu. Gauzak zure erara egitea atsegin baduzu, inori enbarazu egin gabe eta, aldi berean, inork zu eragotzi gabe...
  • INDARKERIAK ARAZOAK KONPONTZEN EZ DITUELA USTE BADUZU:
    Indarkeria etikoki, moralki eta politikoki zentzurik gabeko aberrazioa dela uste baduzu, indarkeria gehiago eragiten duten oinazea eta gorrotoa baino sorrarazten ez dituena. Gure herriak bakea behar duela uste baduzu, guztion lan eta nekez eraikitako bakea, inor kanpoan utzi gabe. Bakoitzak bere ideiak defenda ditzakeela uste baduzu gaitzetsia, jazarria, espetxeratua, torturatua edo, are, eraila izan gabe.
  • DROGEN KONTSUMO ARDURATSUAN SINESTEN BADUZU
    Zentzu guztiekin bizitzea esperientzia berriak izan eta zure familia eta lagunekin partekatzea dela uste baduzu. Era guztietako sustantzien kontsumo arduratsuan sinesten baduzu, ongi pasatuz baina pasatu gabe. Droga batzuk normalizatu egin beharko liratekeela uste baduzu, haien erabilera normalizatu eta kontrolatzeko...
  • GAUZAK LORTZEKO ARRISKATZEA AUKERATZEN BADUZU
    Inor ez dela jakitun sortzen uste baduzu, gauzak ez direla doan uste baduzu eta gauzak lortzeko izerditu egin behar dela uste baduzu. Zenbaitetan gauzak lortzeko arriskatu egin behar dela uste baduzu. Noizbait jendeari lelokeria iruditu zaion ideiarik izan baduzu, baina egin eta ondo atera bazaizu...
  • ETXEBIZITZA ETA LAN DUINA IZATEA OINARRIZKO ESKUBIDE DELA USTE BADUZU
    Lanbide eta etxebizitza duin bat izatea oinarrizko eskubide bat dela uste baduzu gazte guztiok izan beharko genukeena. Prest zaudela uste eta erakutsi nahi baduzu. Independizatu nahi baduzu, inoren edo ezeren baitan izan edo egon gabe. Bizitza inolako loturarik gabe bizi nahi baduzu...
  • EUSKADI HERRIALDE SOLIDARIOA DELA USTE BADUZU
    Lagun hurkoa estutasun batean denean laguntza eskaintzen diozulako, solidario zarelako, egoera txarrean diren herrialde eta jendeen arazoak konpontzeko zure apurra eskaintzen duzulako. Immigrazioa positiboa dela eta gure herrialdea eraikitzeko lagungarri dela uste baduzu. Zure denbora tarte bat solidario izaten ematen baduzu...
  • ZURE HERRIAK KEZKATZEN BAZAITU ETA KONPROMISOA HARTU NAHI BADUZU
    Gazteok gizarteko gai garrantzitsuetan ez garela konprometitzen gezurra dela uste baduzu, politika arazoak sortu baino ebazteko bidea izan behar duela uste baduzu eta horretan saiatu nahi baduzu. Pertsona konprometitua bazara, zure erara eta ez agintzen duten modura.
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen