Berriak

BERRIA

2014/10/22

Bakea eta Bizikidetza mintegia

Gauden garai hauetan, gazteok, iraganaren inguruko berrikuspen zintzo bat egin behar dugula, uste dugu. Atzera begiratu, eta inolako erreparorik gabe begiak zabaldu. Begiak zabaldu gertatutakoa baloratzeko. Aurrera begiratu behar dugu, diskurtso zaharkituak alde batera utziz, orainean fokatu eta etorkizunean amestuz. Denok lekua daukagun etorkizuna, bakean bizi ahal izateko. Hizlariak: Txema Montero, abokatua eta Elvira C. Garcia Euskadiko gazteriaren kontseiluko bake eta bizikidetzako teknikaria

BERRIA

2014/09/28

Alderdi Eguna 2014. 110 urtez ikasten egonak. Jon Zabalo

Egun on Foronda, egun on Euzkadi. Ezin dut ukatu, ohore handia da niretzat gaur tribuna honetan Euzko Gaztedi zuen guztion aurrean ordezkatzea. ‘110 urtez ikasten egonak’ lelopean ospatu dugu EGIkideok aurtengo Alderdi eguneko kanpaldia. Izan direlako gara, eta garelako izango dira. Katea ez da eten.

BERRIA

2014/09/26

Ehun gaztetik gora izango dira larunbatean Bilbon, EGIk antolatutako Young Democrats for Europe (YDE)ren III. Kongresuan

Young Democrats for Europe (YDE), Europar Alderdi Demokrataren (EAD-PDE) gazte erakundeak,zeinetan EAJ-PNV dagoen, larunbatean egingo du Bilbon bere hirugarren kongresua, 2007an Vilnius-en eta 2011n Bruselan egindakoen ondoren.

BERRIA

2014/09/16

Bai, posiblea da

Euzko Gaztegi EGI konbentzituta dago ahal dela. Erreferendum historikorako 36 ordu baino gutxiago falta diren une honetan, Eskozia bide berria hastear dago, eskoziar emakume eta gizonen borondateak gidatuko duen bidea.

BERRIA

2014/06/27

Berdintasuna da, ergel hori!!!

«Ekonomia da, ergel hori» esaldia oso erabilia izan zen AEBko politikan 1992 urtean Bill Clintonek George H.W. Bush (aita) presidente zenaren kontra egin zuen hauteskunde kanpainan. James Carville, Bill Clintonen hauteskunde kanpainako estrategiaren arduradunak esan zuen hiritarren eguneroko bizitzarekin zerikusia zuten gaiak eta beren beharrizanak aztertu behar zirela. Larunbatean, ekainak 28, LGTB Harrotasunaren Egunean, Euzko Gaztegi EGI erakunde honek esaldi argi honen bidez pertsonen arteko berdintasuna eta aniztasun sexuala aldarrikatu nahi ditu, gure eguneroko bizitzarako ezinbesteko direlakoan.

BERRIA

2014/06/19

Askatasuna eta Euskal Errepublika

Askatasunerako bidean goaz, baina anaitasun giroan joan behar dugu, burua eta bihotza uztarturik,zalantzarik gabe, iraultzaren orroek inguratzen gaituzten arren, batzuetan eskuindar monarkikoenak eta beste batzuetan muturreko ezkertiarrenak. Berriz ere, guri leporatuko digute errua, batak zein besteak, txanda dagokionak. Ez dio ardura!. Guk mugimendu paregabe eta garbiaren nobletasuna erakutsi ahalko dugu, bere eguneroko iraultza eginez, aske izan nahi duen herriaren arima eratuz doana. Jose Antonio Agirre, Askatasun eta iraultzaren artean. Bilbo 1935

BERRIA

2014/06/10

Gazteak eta genero indarkeriari buruzko hitzaldia

Gazteak eta genero indarkeria: Ikusi eta entzun nahi ez dugun errealitatea Ekainaren 19an, 19:00etan Uzturre Gazte Bilgunean

BERRIA

2014/06/03

Espainiako errege den Juan Carlos I.enaren abdikazioaren aurrean

Espainiako errege den Juan Carlos I.enaren abdikazioa dela eta, Euzko Gaztedi – EGIk euzko gaztediari eztabaidak ez nahasteko deialdia zabaltzen dio. Estatu espainiarrak krisi ekonomikoa ez ezik, lurraldetasun eta erakunde krisia ere bizi du eta Maiatzak 25eko Europar Parlamenturako hauteskundeen emaitzen ondorioz, Estatuko indar biziek Espainiako koroaren inguruan zabaldu den eztabaidari erantzuna bizkortu dutela antzematen dugu.

BERRIA

2014/05/27

Bedian agertutako pintada batzuie buruzko prentsa oharra

Atzo, Bediako herri bizkaitarra, Euzko Gaztedi EGIren kontrako mehatxuekin esnatu zen. Pintaden artean, gaur, oraindik, “Fuego a EGI” mehatxua edo ETAren aldeko leloak irakur daitezke. Hauek omen dira Sortuk eta Bilduk harro aldarrikatzen dituzten “garai berriak”. Euzko Gaztedik pintada hauek salatu eta ondorengoa adierazi nahi dugu:

BERRIA

2014/04/30

Maiatzaren 1a Langilearen eguna: Enplegu duinaren alde

Ostegunean, maiatzak 1, Euskadiko eta mundu osoko langileok gure eguna ospatzen dugu. Lana zintzoki egiteko eskubidea aldarrikatzeko eguna, lan, osasun, segurtasun eta giza duintasun parametroen barruan. Gure arbasoek lan eskubideak konkistatzeko egin zituzten ahaleginak gogoratzeko eguna, gaur egun bizi dugun krisi egoera honetan auzitan jarri direnak. Gure aurretik egon zirenek eskubideak eskuratzeko erdietsi zituzten lorpen handiak gogoratzeko eguna, mundu mailako krisi egoera honetan zalantzan jarri direnak.

BERRIA

2014/04/01

EGI EGUNA 2014 ELGOIBAR HARTU ZANK

EGI EGUNA 2014, ELGOIBAR, APIRILAK 12 Urtero bezala EGI EGUNA ospatzea dagokigu. Aurten, ELGOIBARREN (Gipuzkoa) izango dugu denok bat egiteko aukera. APIRILAK 12 denok gaude gonbidatuak egunak eskainiko dizkigun ekitaldi desberdinetan parte hartzera:

Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen