Berriak

BERRIA

2015/05/12

Hitzak haizeak daramatza, #EKINTZEK pisu handiagoa dute

Las palabras se las lleva el viento, los #HECHOS pesan más. Hitzak haizeak daramatza, #EKINTZEK pisu handiagoa dute #EKIOZU #ELIGEHACER #euzkogaztedi

BERRIA

2015/04/30

Maiatzaren lehena. Justizia soziala eta independentzia.

Eurostat-ek "Europan gaztea izatea gaur" izenburupean duela gutxi argitaratu duen txostenean ematen den datua ez da bat ere berria guretzat. Txosten honetan jasotzen da Euskadiko gazteak bataz beste ez garela emantzipatzen 30 urte bete arte, eta langabezia eta lan prekarietatea direla horren errudun nagusienak, baina ez bakarrak.

BERRIA

2015/03/12

EGI Eguna 2015

Aurtengo EGI Eguna "Gaztedi bizia, Euskadi berria" lelopean ostatuko da, Araban, hain zuzen ere, Okondon (Aiaraldean), martxoaren 21ean. Bertara hurbiltzeko Gipuzkoatik, Bizkaitik eta Arabatik autobusak jarriko dira. Bazkaria, afaria eta lo egiteko lekua prestatzeko zuen konfirmazioak jaso behar ditugu, izena emateko azken eguna Martxoak 19, osteguna, izango da.

BERRIA

2015/03/07

Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna

Bihar, martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna da. Euzko Gazteditik hau, ospatzeaz gain, errebindikazioa egiteko parada dela uste dugu. Berdintasuna, justizia, bakea eta garapena lortzeko egin den borroka luzea izan da. Hala ere, bide honetan oztopoak aurki ditzakegu oraindik. Horregatik eta horretarako, Euzko Gazteditik, aldarrikapen hau egitea nahitaezko dela pentsatzen dugu.

BERRIA

2015/03/05

Oroimen Historikoa. 2. jardunaldia

EAJ ETA EUSKADIREN HISTORIA: Klandestinitatea, lehenengo Aberri Egunak, Euzko Gaztedin militatzea. Partehartzaileak: Emilio Mardaras, Elisabete Bizkarralegorra eta Fede Bergaretxe.

BERRIA

2015/02/16

Gazte Kanpusa

EGIkideak eta EGIzaleak formakuntza partehartzaile eta dinamikoa jasotzeko lekua da

BERRIA

2014/12/03

Euskara sentitu, Euskaraz sentitu.

Euskaldun sentitzen gara, eta Euskalduna hitzak, euskara duena esan nahi du. Eusko hitza, berriz talde, instituzio edo marka bati Euskalduna dela adierazteko erabiltzen den hitza da. Euzko Gaztedi-EGIn, horixe gara, gazte Euskaldunak, Euskara geure dugun gazteak.

BERRIA

2014/11/14

Oroimen Historikoa

EAJ eta Euskadiren historia: Guda, transtsizioa eta eszisio. Partehartzaileak: Joseba Leizaola, Klandestinitatean GBBko kidea Gerardo Bujanda, Eusko Gudarosteko kidea M. Karmen Garmendia, Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia

BERRIA

2014/11/11

A-9-N, " Bai-Bai esateko lehen urratsa"

Catalunyan 2014ko azaroaren 9ko egun historikoak sortu dituen oihartzunak entzuten segitzen dugun une honetan, Euzko Gaztedik catalunyar herria zoriondu eta goraipatu nahi du, aurreko igandean boterearen mehatxua eta xantaia alde batera utzi eta arrakasta paregabe eta ukaezinarekin amaitu den prozesuan parte hartu zuelako. Hau ez da guk egiten dugun balorazio hutsa, nazioarteko erkidegoak modu berean jaso duelako. Hilabete eskasean, Europar Batasunak bi prozesu politiko kontrajarri bizi izan ditu bere baitan: alde batetik, Eskoziako erreferenduma, ariketa aske eta demokratikoa, eskoziarrek independentziari eman dioten "ezetz" estu baina zilegiarekin amaitu dena; eta, bestetik, Catalunyako kontsulta, azkenean egitea lortu dena, Espainiar estatuaren makineriak politika, lege eta hedabideen aldetik eragozpen eta oztopo amaigabeak jarri dizkion arren. Hala eta guztiz ere, oztopoak oztopo, 2,2 milioi catalunyarrek igandean beren botoa hautestontzian sartu zuten. Isilarazteko egin diren saiakera guztien gainetik, catalunyar herriak A-9an hitz egin zuen eta Catalunyako etorkizunerako gehiengo zabalak nahi duen desioa adierazi zuen: Estatu propio eta independentea. Ezerk edo inork ez du catalunyarrak isilaraztea lortu

BERRIA

2014/11/06

Oztopo gehiegi horren bide laburra egiteko

Duela hilabete eta erdi eskas, erabakitzeko eskubidea ospatu genuen Europar Batasunaren epizentroan, Erresuma Batu zaharraren baitan. Iragan urriaren 18an, Eskoziak bere etorkizuna erabaki zuen. Bake eta askatasunean eta hautestontzien bidez egin zuen. Herri baten borondatea, eskoziar gizon eta emakumeena, beren etorkizuna erabakitzeko adierazia izan zena, gizakiak asmatu duen ariketarik demokratikoenaren bidez baliatu zuten, botoaren bidez, alegia. Denok ezagun dugu emaitza. Eskoziarrek ezetza eman zioten independentziari. Garaipen usainez sentitu genuen "Ezetza" izan zen, herri aske baten "Ezetza", hiritarrek erabakitako "Ezetza". Eztia ezpainetan baina zapore gozoa utzi zigun "Ezetza". Eskoziarrek, eta , haiek baino ez, "Ezetzaren hautua" egin zuten, baina erantzukizunez egin zuten, erabakitze aske eta demokratikoaren bidez.

BERRIA

2014/10/22

Bakea eta Bizikidetza mintegia

Gauden garai hauetan, gazteok, iraganaren inguruko berrikuspen zintzo bat egin behar dugula, uste dugu. Atzera begiratu, eta inolako erreparorik gabe begiak zabaldu. Begiak zabaldu gertatutakoa baloratzeko. Aurrera begiratu behar dugu, diskurtso zaharkituak alde batera utziz, orainean fokatu eta etorkizunean amestuz. Denok lekua daukagun etorkizuna, bakean bizi ahal izateko. Hizlariak: Txema Montero, abokatua eta Elvira C. Garcia Euskadiko gazteriaren kontseiluko bake eta bizikidetzako teknikaria

Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen