Prentsa Aretoa

2017/04/08

Espainiako Gobernuari 180 graduko biraketa exijitzen diogu "bake osoa eta erabatekoa" eman dadin

Euzko Gaztedi-EGI gazte erakundeak Arrosan (Nafarroa Beherean) EGI Egunaren ospakizunean kritikatu du Espainiako eta Frantziako Gobernuek ez dituztela "gure askatasuna eta gure nortasuna" errespetatzen.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Guztizko bakea eman dadin Gobernu zentralaren jarrerak 180 graduko bira eman behar du” esan du EGIren Aberri Kontseiluko kide Ainhoa Usandizagak, Arrosako Pilotalekuan EGI Eguna ospatzeko elkartu diren berrehun bat lagunen aurrean. Ekitaldi berean izan dira Mireia Zarate Euzkadi Buru Batzarreko idazkari anderea; Ipar Buru Batzarreko presidente Pako Arizmendi eta Arrosako alkate Beñat Arrabit.

Usandizagak azpimarratu duenez jokoan dagoen "bandera bakarra" "bakearena" da. "Partido Popularraren jarrerak ez du ez lekurik ez zentzurik, ez dago garailerik ezta garaiturik, eta nahikoa da espetxe politiketan eta giza eskubideen alorrean dagoen gelditasunarekin. Bakearen bandera guztiona behar du izan".

EGIkideak era berean goraipatu du "Euzko Alderdi Jeltzaleak, esparru guztietan egin duen bidea eta egiten jarraitzen duen ibilbidea. Hasi Eusko Jaurlaritzatik eta Eusko Legebiltzarretik; segi Diputazioetatik eta Batzar Nagusietatik; gero Udaletatik eta amaitu kalean edo etxean. Eta zentzu honetan, eskerrik asko EGI osatzen duzuen guztioi esparru bakoitzean behar den eta ematea merezi duen hondar-alea aportatzeagatik”.

Amaitzeko, Guile Aguergaray Iparraldeko EGIko arduradunak azpimarratu du EGIk Iparraldean duen helburu nagusiena nazio eraikuntza dela. "Lan handia dugu Euskal Herriko hiru errealitateak, Euskadi, Nafarroa eta Iparraldea, bat izan daitezen. Zazpiak bat! Lortu egingo dugu!”.

Jaiari jarraipena eman zaio herri bazkari batekin, hainbat musika emanaldirekin eta EGI Egunean parte hartu duten gazteentzat egin diren bestelako jarduera ezberdinekin.

Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen