Prentsa Aretoa

2016/11/14

Euzko Gaztedi EGIk gazteen enpleguari buruzko jardunaldi irekiak antolatu ditu larunbatean Laudion

Ángel Toña, Emilio Olabarria, Adolfo Alustiza, Matxalen Laskibar y Gotzone Sagarduik beraien analisiak, ezagutzak eta bizipenak elkarbanatuko dituzte gazteen lan merkatua aztertzea helburu izango duen gizarte osoari zabalduta dagoen saio honetan.

rss Ezagutzera eman
Euzko Gaztedi EGIk gazteen enpleguari buruzko jardunaldi irekiak antolatu ditu larunbatean Laudion

Euzko Gaztedi EGIk, datorren larunbatean, azaroaren 19an, ospatuko ditu enpleguari zuzendutako jardunaldiak EGIk, Laudioko heziketa profesionaleko ikastetxean (lehengo La Sallen). Gazteon langabezia, Euskadik aurre egingo dion erronkarik garrantzitsuena da bai nazio moduan, bai etorkizuneko proiektu moduan,izango dute hizpide 10.00etatik 12.30era bitartean burutuko diren eta herritar guztiei zabalduta dauden jardunaldiek.

Gaur egungo eta bihar-etziko lan munduaren egoera aztertzeko Euzko Gaztediren jardunaldiek, ordena kronologikoan, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua den, Angel Toña, Enplegu eta Gizarte Politiken saileko aholkularia den Emilio Olabarria, eta Lanbideko zuzendaria den Adolfo Alustiza izango dituzte hizlari. Atsedenaldi labur baten ondoren, Matxalen Laskibarrek, Emtesport sozietateko bazkide-sortzailea eta gazteen lan arloko Banku Mundialaren kolaboratzaileak, eta Lanbideko Laneratzea Aktibatzeko saileko zuzendari ohia den eta egun Legebiltzarkideak den Gotzone Sagarduik ere hartuko dute parte.

Aurreko otsailean Europar Batzordeak txosten sorta bat argitaratu zuen Estatu kide bakoitzaren politika ekonomiko eta sozialak aztertuz eta desoreka makroekonomikoak egon zitezkeela adieraziz. Azterketa hauen eta Estatu kideekin izandako elkarrizketen harira, Europar Batzordeak Batasuneko herrialdeentzako zenbait Gomendio espezifiko aurkeztu zituen maiatzean, datozen 12 eta 18 hilabetetarako. Gomendio hauek ekainean onartu zituen Europar Kontseiluak eta Europar Batasuneko Ministro Kontseiluagatik izan ziren hartuak uztailean. Euzko Gaztediren jardunaldi hauetan erreforma hauek aztertzeaz gain, Europar Batzordeak Bruselan urriaren 27 eta 28an ospatutako jardunaldietan jorratutako enpleguaren inguruko azken nobedadeak eztabaidatuko dira.

 

Programa eransten da.

Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen