Prentsa Aretoa

2016/05/12

EGIk bere ardurak adieraziko dizkie Kongresurako EAJ-PNVren zerrendaburuei, hurrengo legealdian ere euskal gazteriaren ahotsa izaten jarrai dezaten

Gazte erakundeak larunbatean ospatuko du ekainaren 26an Kongresurako hauteskundeetan aurkeztuko diren hiru zerrendaburu jeltzaleak eta Euzko Gaztedi erakundearen 40 bat gazte elkartuko dituen ekitaldia EGIkideek Aitor Esteban, Mikel Legarda eta Joseba Agirretxearekin hitz egingo dute kezkatzen eta eguneroko bizitzan arduratzen dituzten gaien inguruan Jardunaldia Periscope-ren eta Twitter @EuzkoGaztedi profilaren bidez zabalduko da

rss Ezagutzera eman
EGIk bere ardurak adieraziko dizkie Kongresurako EAJ-PNVren zerrendaburuei, hurrengo legealdian ere euskal gazteriaren ahotsa izaten jarrai dezaten

Hauteskundeen errepikapenetik hurbil, Euzko Gaztegi EGI erakundeak ez du entzuna izateko aukera galdu nahi. Horretarako, datorren larunbaterako, maiatzak 14, 40 bat gazte EAJ-PNVk Kongresurako hauteskundeetan aurkeztuko dituen zerrendaburuekin elkartuko dituen ekitaldia antolatu du. Gazteekin elkartuko dira larunbatean Mikel Legarda (Araba), Aitor Esteban (Bizkaia) eta Joseba Agirretxea (Gipuzkoa). Sabin Etxean egingo den jardunaldian parte hartzaileek euskal gazteriaren ardurakoak diren gaiez hitz egingo dute Euzko Abertzaleak taldea Madrilen izan dadin, hurrengo legealdian ere, euskal gazteriaren ahotsa.
Iruñeko Batzar Nagusian EAJ-PNVk herrialde eta aberri mailako exekutibak berriztatzeari ekin zion modu berean, iragan maiatzean, EGI gazte erakundeak gauza bera egin zuen Araban ospatu zuen Aberri Batzarrean. Beraz, larunbateko ekitaldiak ere balioko du aurkezpen ofiziala egiteko eta Euzko Gaztediren eta sustapen alorreko ordezkari politikoen arteko lankidetza bide berria egiteko.
Ekitaldia bi zatitan banatuko da. Lehenengoa irekia izango da eta komunikabideek ere sartzeko aukera izango dute. Aitor Esteban, Kongresurako Bizkaiko Zerrendaburua, izango da bertaratuko direnekin hitz egingo duena eta bertan eta Periscope-ren bidez planteatuko zaizkion galderak erantzungo dituen. Bigarren zatia ateak itxita egingo da eta hiru hautagaien eta bertan bilduko diren 40 bat gazteren artean egingo da. Esan beharra dago jardunaldia Periscope eta Twitter @EuzkoGaztedi profilaren bidez zabalduko dela.

Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen