Ezagutzera eman

BERRIAK

2014/09/24

EGI Kanpaldia: 110 urtez ikasten egonak

 Irailaren 28an, hilaren azken asteburuan, Alderdi Eguna ospatzen da Forondako zelaietan zehar. EAJ-PNVko militante guztiok, gazte zein nagusi. heldu zein ume,  hain berezia den eguna ospatzeko irrikiaz gaude.

 Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako gazteak lotuko gara Forondan. Ostiral gauetik, igandera arteko elkarretaratze garrantzitsua izaten da. Gogoratu egin nahi dizuegu ez dela zertan asteburu osoan bertan pasatu behar, aukera baitago lehenago edo beranduago joateko, beti ere aurretiaz abisatuz gero.

 Kanpaldian parte hartzeko edo informazio gehiago lortzeko, jarri kontaktuan honako helbide elektronikoen bitartez:

 

- Bizkaian bizi bazara egi.bbb@eaj-pnv.eu

- Arabarra bazara egi.abb@eaj-pnv.eu

- Gipuzkoan bizi bazara egi@gipuzko.com

- Nafarroan bizi bazara nafarroa@euzkogaztedi.org

 

Telefono bidez ere eman dezakezu izena 666.972.127 edota 94.403.94.00ra deituta.

 

Egitarauari dagokionez, hemen duzue 2014ko EGI kanpaldiaren gaineko informazioa:

EGITARUA

OSTIRALA

20:30 Ikurriñaren igoera
21:30 Afaria
23:00 DJa


ZAPATUA

12:00 Irteera
14:30 Bazkaria. Jarraian kantaldia
19:00 Hitzaldia. Xabier Agirre, ABBko lehendakaria.
21:30 Afaria
22:30 Pankarta txapelketa
23:00 Musika taldea


IGANDEA

11:00 Desfilea.
12:00 Mitina
16:00 DJa

Facebook