Agiriak

rss Ezagutzera eman

EGIZU

2010/11/10


Saharauien eskubideen defentsan

Hasi berria daukagun aste honetan, hedabideetan emandako berriak entzun ostean, berriro gaur ere, pena sentsazio handia sortu zaigu, kasu honetan Saharan gertatutakoagatik.


Marokoko gobernuak, Gdam Izikeko kanpamenduaren eraistea agindu zuen bere poliziari eta agindu horren emaitza, hedabideetan entzun duguna izan da. Berriak zihoen bezala, Saharauitarren artean 12 hildako egon direla diote eta Marokoko poliziaren informazioa jasotzen badugu 2 hildakoak izan direla diote. Egunak, orduak, minutuak eta segundoak pasa ahala hildakoen, zaurituen eta desagertuen kopuruak gorantz doaz.

Marokoko gobernuak protagonizatutako episodio hau jakin ostean alderdi, elkarte, herri eta hainbat eta hainbat pertsonen gaitzespena entzun dugu. Hala ere, Sahara herriaren egungo egoeraren errudun nagusia, den Espainiako gobernuak ez du tutik ere esan.

Bagenekien, Marokoko gobernuak, ez zela eskubideen dentsailerik amorratuena, baina azken egun hauetan gertatutakoa, orain dela aste batzuk Nayen Elgarhi14 urteko umearen hilketa, asteburuan Eusko Jaurlaritzaren Nerea Antia (EAJ), Mikel Basabe(ARALAR) eta Nerea Pérez (ARALAR) legebiltzarkideen erretentzioa eta aste honetako hasieran Marokoko poliziak Saharaui kanpamenduaren eraistearen berriarekin esnatu gara.

Euzko Gaztedi-EGItik azken bolada honetan El Aiunetik heltzen zaizkigun eskubideen zapalkuntzaren kontra azaltzen gara eta konkretuki Marokotik El Saharara bidalitako erasoa, bertan hainbat pertsona hil egin direlako eta egoera hau jarraitzekotan hildakoen zerrenda hori handitzeko aukera dago.

Horregatik , hildakoen zerrenda hori luza ez dadila, Euskal zein Espainiako Gobernuaren isiltasun erantzuna aldatzera animatzen diogu eta haien ahotsa Marokok daukan errepresio politika gaitzestea eta Saharauitarren eskubideen defentsaren aldeko ekimen bat burutzea.

Euzko Gaztedi-EGIk erakunde gazte-politikoa den einean Sahararen okupazioaren kontra azaltzen gara eta bertan faltan botatzen diren giza-eskubideen errespetuen salaketa egin nahi dugu.

Behinik behin, Sahara herriaren eskubideen defentsan Europar gobernu guztiek lanean hasi behar dutela giza eskubideak betearazteko.

Gure Egileak

Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen