Agiriak

rss Ezagutzera eman

EGIZU

2010/10/05


Gaixotasun arraroak

Munduan zehar guztiok ezagutzen ditugun gaixotasun asko daude, haien artean, minbizia, ihesa, anemiak, bulimia, parkinson, etab.


Baina badaude hain ezagunak ez diren gaixotasun batzuk, haien izenak inoiz entzun ez ditugunak, picnodisostosis (eskeletoan malformazioa), fisura labio-palatina, Addison gaixotasuna ( hormonen gabezia), Apert sindromea ( Acrocefalosindactilia; garezurra azkar ixten da malformazioa sortuz), “Labio leporino “ ( umearen lehenengo asteko garapenean, ezpainak lotzen ez direnean ematen da), eta ezagutzen ez ditugun hainbat gaixotasunak.

Gaixotasun bat arraro dela esateko, intzidentzia gutxikoa izan behar da, 2.000 biztanleetatik gaixo bat dagoenean, alegia.

Gaur egun, arraroak diren 5.000 eta 7.000 gaixotasun daude eta beste asko egongo dira oraindik ez-ezagunak direnak.

Euskadin ere, hainbat gaixotasun arraroak aurki ditzakegu, horren inguruan Irailaren 30ean Euzko Alderdi Jeltzaleak, Eusko Jaurlaritzan Euskadin dauden gaixotasun arraroen ikerketa egiteko proposamena luzatu zuen eta horrela ikerketa hori egin ostean zenbat gaixotasun arraro dauden eta haien katalogazioa egiteko xedearekin luzatu zuen proposamena.

Proposamenaren mamia Euzko Jaurlaritzan azaldu ostean, bertan dauden alderdi ezberdinek bozkatu zuten eta PSOE, PP et UPyD alderdiek Euskadin dauden gaixotasun arraroen ikerketa egiteko kontrako bozka eman zuten.

Euzko Gaztedi-EGIk, Eusko Jaurlaritzaren legebiltzarkidea den, Fatima Ansótegirekin bat dator, ezezko bozka eman duten alderdiek gaixotasun arraro horiek sufritzen dituzten pertsonen interesak ez dituztela kontuan hartu.

Argi utzi dute PSOE, PP eta UpyD alderdiek horrelako proposamenei kontrako bozka ematerakoan, euskaldunon interesak defendatzen ez dituztela eta kasu honetan gaixotasun arraro bat sufritzen dituztenetik nahiko urrun kokatzen direla, gaixoen interesak zakarrontzira botatzen.

Euzko Gaztedi-EGI-tik Euzko Jaurlaritzan dauden alderdi guztiei, Euskal gizartearentzat eta kasu honetan horrelako gaixotasunak jasaten dituzten pertsonen lekuan ipintzea eskatu nahi diegu. Gaixotasun arraroak edozein familia, adina, lekua eta eratan ager daitekela eta horregatik kontrol zehatz bat eraman behar dela defendatzen du Euzko Gaztedi-EGIk.

EGILEA


Andoni Saratxaga

Gure Egileak

Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen