Agiriak

rss Ezagutzera eman

Mintzaldia

2014/09/28


110 urtez ikasten egonaz

Jon Zabalo, Euzko Gaztedi EGIkideren hitzaldia 2014ko Alderdi Egunean

docx 494 KB

JAITSI


Egun on Foronda, egun on Euzkadi. Ezin dut ukatu, ohore handia da niretzat gaur tribuna honetan Euzko Gaztedi zuen guztion aurrean ordezkatzea. ‘110 urtez ikasten egonak’ lelopean ospatu dugu EGIkideok aurtengo Alderdi eguneko kanpaldia.

Izan direlako gara, eta garelako izango dira. Katea ez da eten.

……

Gazteok bizi dugun egoera ekonomikoa ikusita, gaurko lehen hitzak mezua baino, HASERREA, gazte langabetuen garraxia izatea nahiko genuke. Gutariko asko, hainbat eta hainbat euskal gazte, atzerrian da, beharturik, gure aberritik urruti, gure ekonomiaren gaur egungo egoerak eskeini ez dien aukeraren bila.

Europar Batasunak dirua jarri du mahai gainean langabeziari aurre egiteko, ia 2.000 milioi euro tokatu zaizkio Estatu Espainolari banaketan, baino beste behin Madrilek iruzur egin du. Imajina ezazue zeinek gorde dituen xoxak patrikan, zeinek ez duen erkidegoekin Europak emandako diru hori modu aproposean banatu izan nahi. Gazte langabetuek dituzten arazoei aurre egiteko, tokian-tokiko errealitate ekonomikoa eta herri honek garatu nahi duen eredu ekonomikoa ezagutu behar da.

eta zer daki Madrilek honi buruz? Zer daki Madrilek euskal gazte langabetuei buruz? DEUS.

Hau gutxi balitz, patronal espainolak ez du lan erreformarekin nahikoa izan eta gazteon eskubideak urratzen jarraitu nahi du. Euzko Gaztedik behin eta berriro salatu du lanbideen arteko gutxieneko soldata baino gutxiago ordainduko lukeen gazteei zuzenduriko lan kontratua. Kuriosoa da benetan, erreforma agenda justifikatzeko Europara begiratzea eskatzen digute, baino alor sozialeko gaiak eztabaidatzerakoan ez dute interes berbera ipintzen, nahiago dute hegoaldera begira ibili.

Halere, kanpotik jasaten ditugun erasoak salatzen ditugun arren, gaur hemen bildu garen guztiok, zeresan handia dugu kalitatezko lanpostuak bermatzerako orduan. Guri, langileoi, dagokigu, lantoki, enpresa eta fabriketan lan baldintzetan atzerapausorik ez onartzea. Gu guztion ardura da orain arte lortutakoa defendatzea!

Bigarren mezua, DESIO bat, aldaketaren usaina.

Bigarren mezua Nafarroari eskeini nahi nioke. Duela 3 urte pasatxo heldu nintzen Nafarroara eta utzidazue esaten Nafarroan abertzale izatea ez dela erraza.

Jakin ezazue GU GUZTION IKURRIÑAK 120 urte betetzen dituen bitartean, Nafarroan naiz eta herritarren borondatea hala izan, DEBEKATUTA DAGO ikurriña udaletxeetan zintzilikatzea.

Gure ikurrak soilik ez, gure hizkuntza ere, EUSKARA, bigarren mailako hizkuntza da Nafarroan. Milaka gurasok ezin dituzte seme-alabak ikastetxeetan euskaraz hezi. Auzo lotsa.

IKURRIÑA, EUSKARA, JALGI ZAITEZTE PLAZARA!

PSNk 3 aldiz ukatu dio Nafarroari hautestontzietan irabazitako aldaketa. Zorionez hurrengo Maiatzeko foru hauteskundeak gertu daude eta alderdiak leialtasunez eta apaltasunez jokatu izanaren fruituak jasotzea espero dugu. Europar hauteskundeetan Nafarroa, Euskadi gehiago, Europa Berrian genion. Oraingo hontan 'EAJ-PNV gehiago Nafarroa berrian!' ozen esateko garaia iritsi da!

Hirugarren eta azken mezua, AMETSA, herri honek merezi duen ASKATASUNA.

Duela 10 egun eskas Eskoziak bidea erakutsi digu Europan nazio izan nahi dugunoi.

Alderdikideok, XXI. Mendean, EUROPAR BATASUNEAN, autodeterminazio prozesu demokratikoak garatzea POSIBLEA DELA erakutsi digu Eskoziako erreferendumak.

Eskoziak argi erakutsi du elkarrizketa eta akordioa direla edozein prozesu garatzeko bide aproposena, edonolako indarkeria baztertuta utzita. Britaniar gobernuak, gobernu espainolak ez bezala, heldutasuna eta errespetua erakutsi du Eskoziarrei hitza emateko orduan eta baita prozesutik eratorritako emaitza onartzeko orduan. Eskoziarrek erabaki dute etorkizuna, ez Erresuma Batuak eta are gutxiago Espainiak!

Erabakitzeko eskubidea ukatzen digutenen eskaintza badakigu zein den, Espainia monarkikoa, Espainiaren lurraldetasuna tankeen bidez bermatzen duen konstituzio bat, osatu gabeko Gernikako estatutua, auzitegitaratutako autogobernua, …. Beraz, ez gaitezen geldi geratu. Erakutsi diezaiogun herri honi gure eskaintza, erakutsi diezaiogun gizarteari erabakitzeko eskubideak ekar dezakeen askatasuna eta gizarte eredua!

Justizia soziala eta Independentzia!

Gora Euzko Gaztedi! Gora Euzkadi askatuta!

Gure Egileak

Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen